Eskatu aurrekontua Dei iezaguzu

Zerbitzuak

Zerbitzu teknikoa

Zerbitzuak > Zerbizu teknikoa

Zure enpresaz soilik kezka zaitezen

Gure bezeroek badakite egin behar duten gauza bakarra dela karretila jasotzailea beren lanean erabili, gu arduratuko garelako haren funtzionamendu egokiaz.

Izan ere, kalitatezko produktuak eskaintzeaz gain, kalitatezko salmenta-ondoko zerbitzua ere badugulako. Gure bezeroak gustura egotea da guretzat garrantzitsuena. Horretarako sortu dugu zerbitzu-kontzeptu berezi bat: Toyota Service Concept.

Zerbitzurik onena emateko gure baliabideak: 

  • Guztiz hornitutako tailer handia: zubi-garabia, tornuak, zulagailuak, gurpilak aldatzeko prentsa eta lana azkar eta seguru egiteko tresneria guztia.

  • Behar bezala hornitutako tailer-furgonetak, konponketak egiteko bezeroaren instalazioetan.

  • Enpresaren kamioia, denborarik galdu gabe makinak tailerrera eramateko.

  • Konponketa luzerako denean, ordezko karretilak ere eskaintzen ditugu.

  • Kontsola eta ordenagailu eramangarriak, matxurak azkar detektatzeko.

  • Etengabeko formakuntzan dauden teknikariak, sektorean esperientzia handia dutenak.

  • Karretila jasotzaileen mantentze-lanean sortzen diren hondakinak manipulatzeko baliabideak eta ziurtagiriak ere baditugu, eta hondakinak baimendutako kudeatzaileen esku uzten ditugu.

Ez dago segurtasunik handiagorik edozein arazori aurre egiteko prest egotea baino. Gure zerbitzu-paketeekin, zerbitzua egokitu dezakezu zure negoziora, edozein izanik ere zure enpresaren tamaina.

Prebentzio mantentze-lanen kontratua

Kontratuaren barruan

  • Zerbitzua eta eskulana, mantentze-planaren arabera (ikuskapen-bisita 250, 500, 750h...igarota).

  • Zerbitzua eskaintzeko gehienez 50 km-ko desplazamendua.

  • Txostena: makinaren egoera eta gomendioak.

Kontratutik kanpo

  • Ordezkoen zerbitzua (olioa, filtro nagusiak, lubrifikatzaileak, etab.).

  • Piezen ohiko higadura, akatsak osagaietan.

  • Matxurak konpontzea.

Aukeran

  • Legezko ikuskapena

Full service kontratua

Kontratuaren barruan

  • Zerbitzua eta eskulana, mantentze-planaren arabera (ikuskapen-bisita 250, 500, 750h...igarota).

  • Estaldura matxuretan, eta mantentze-lanetan eta konponketetan erabilitako ordezko piezak (makina gaizki erabili denean izan ezik).

  • Txostena: makinaren egoera eta gomendioak.

Aukeran

  • Merkataritza-ordutegitik kanpoko laguntza.

  • Teknikaria in situ.

  • Legezko ikuskapena.

  • Toyota pneumatikoak.

  • Toyota bateria zaintzea.