Gure produktuak
Diesel karretilak
Barne-errekuntzako karretila kontrapisatuak pare-bihurgailuarekin
Egonkortasuna eta produktibitatea eskaintzen dituzte kanpoaldeko lan arin eta astunetan. Karretilaren zarata eta bibrazio txikiak eta kabinen aukera zabalak gidariaren erosotasuna areagotzen dute. Modelo bizkor eta maniobragarri hauek diesel edo GLP motorrekin eskaintzen dira. Karretila termikoak ere eskaintzen ditugu, pneumatiko trinkoekin, barrualdean leku estuetan lan egiteko.
Barne-errekuntzako karretila kontrapisatuak transmisio hidroestatikoarekin
Transmisio hidrostatikoa ere eskaintzen da, pare-bihurgailuaren ordez. Transmisio hidrostatikoak (HST), maniobragarritasuna hobetzeaz gain, aukera ematen du norabide-aldaketa azkarrak egiteko eta bat-batean azeleratu eta frenatzeko; aldiz, pare-bihurgailu bidezko transmisioa ezin aproposagoa da desplazamendu-distantzia luzeetarako eta era leunago batean gidatzeko.
Tonaje handiko barne-errekuntzako karretila kontrapisatuak
Lan intentsiboetarako diseinatuak, txasis gogorrak eta Toyota motor indartsuak dituzte, ahalik eta errendimendu handiena lortzeko. Karretila fidagarri hauek diesel edo GLP motorra dute, mantenimendu errazekoa eta IIIB faseko emisioen araua betetzen duena. Karretila termikoak ere eskaintzen ditugu, pneumatiko trinkoekin, barrualdean leku estuetan lan egiteko.
Zer nahiago duzu: aukerako karretila bat eskuratu edo karretila bat alokatu?
Era guztietako karretilak eskaintzen ditugu, den-denak gure Toyota Production System (TPS) estandarren arabera. Zure beharrak edozein direla ere, zure negoziorako karretilarik egokiena aurkituko dugu. Gu arduratuko gara karretilen mantentze-lanaz.