Eskatu aurrekontua Dei iezaguzu

Lege oharra

Lege-informazioa eta erabiltzeko baldintzak

Indarrean den araudia betez, jakinarazten dizugu Interneteko domeinu hau eta webgune hau Electrónica y Carretillas SL enpresaren jabetzakoak direla: Ubarburu pasealekua 76, 20115, Astigarraga (Gipuzkoa); IFZ B20076485; Tel 943456292; info@electronicaycarretillas.com; Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua: 1.557 liburukia; 1. folioa; SS-10.959 orria; 5. inskripzioa.

Electrónica y Carretillas SL (aurrerantzean, “Electrónica y Carretillas” edo “Tratamenduaren arduraduna”) sozietatearen helburu nagusia da makineria industrialaren alokairua, salmenta eta mantenimendua, ordezko piezak (karretilak) eta horiei loturiko jarduerak.

www.electronicaycarretillas.com webgunea (aurrerantzean, “webgunea”) Electrónica y Carretillas enpresaren jabetzakoa da.(en adelante “el sitio web”) es propiedad de Electrónica y Carretillas.

Webgune hau bisitatu eta erabiltzen duen pertsona webgunearen erabiltzailea da (aurrerantzean, “erabiltzailea”).

Tratamenduaren arduraduna

Datuen babesari buruzko araudian ezarritakoari jarraiki, Electrónica y Carretillas da webgune honen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduen arduraduna (webgunearen erabiltzaileen, informazio-eskatzaileen, aurrekontu-eskatzaileen, informazio-buletinen harpidedunen… datuak). Hala ere, Electrónica y Carretillasek albisteak eta kanpoko webgune edo sare sozialetarako estekak argitaratzen dituenean, informazioa ematea du helburu bakar, eta ez du inolako erantzukizunik erabiltzaileek albiste eta webgune edo sare sozial horiei lotuta egin ditzaketen datu pertsonalen tratamenduaren gainean.

Helburuak

Webgunearen helburu nagusiak dira tratamenduaren arduradunarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak ezagutaraztea, eskaintzea eta kudeatzea; pertsona interesdunekin harremanetan jartzeko, kontsultatzeko eta komunikatzeko tresna bat ematea, eskaerei erantzunez; eta Electrónica y Carretillas partaide den jarduerei eta egitasmoei buruzko informazioa ematea, antolatzea eta zabaltzea.

Baldintza Orokorrak

Erabiltzailea bere borondatez sartzen da webgune honetara. Webgunera sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak berekin dakar ezagutzea eta onartzea webgunean jasotako lege-ohartarazpenak, erabilera-baldintzak eta -terminoak, pribatutasun-politika eta cookie-politika. Erabiltzailea baldintzekin ados ez badago eta erreserbarik gabe onartzen ez baditu, ezingo du webgunea erabili.

Erabiltzailea da webgunera sartzearen eta haren informazioa eta utilitateak erabiltzearen erantzule bakarra, eta konpromisoa hartzen du webgunea erabiltzeko fede onez, etikoki eta bat etorririk ordenamendu juridikoarekin eta webgunearen beraren helburuekin. Erabiltzaileak ezin izango ditu webgunean jasotako informazioa eta utilitateak legez kontra erabili, ez eta haren edukia, funtzionamendua eta Electrónica y Carretillasen edo beste erabiltzaile batzuen sistema informatikoak kaltetu edo alda ditzaken ezer egin ere.

Debekatuta dago Electrónica y Carretillas, webgunearen erabiltzaileak edo hirugarrenak okerrera eraman ditzaketen eduki faltsuak edo okerrak sartzea eta jakinaraztea. Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak haien baimen espresurik gabe erabiltzea, bai eta hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea ere, haien nortasuna ordezteko. Erabiltzailea izango da eragindako kalteen erantzule bakarra.

Berme eta erantzukizunen salbuespenak

Tratamenduaren arduradunak ahaleginik handiena egingo du akatsik ez egiteko webgunean argitaratzen diren edukietan, eta noiznahi aldatu ahal izango ditu. Electrónica y Carretillasek ez du inolako erantzukizunik izango webgune honen edukietan eginiko akats edo omisioengatik, edo egiazkotasun, zehaztasun edo eguneratze faltak sortutako kalte-galerengatik.

Webgune honek beste webgune batzuetarako estekak izan ditzake, edo horietara sartzeko bilatzaileak edo beste tresna batzuk. Tratamenduaren arduradunak ez du inolako erantzukizunik izango esteka bidez lotutako webguneei dagokienez, ez eta bilaketen emaitzei dagokienez ere, ez duelako zerikusirik web horiekin, haien edukiekin, zerbitzuekin… Esteken helburua da beste informazio-iturri batzuen berri ematea, eta erabiltzaileak du erantzukizun osoa webgune horien edukiak erabiltzean eta erabilera-baldintzak betetzean. Tratamenduaren arduradunaren edo hirugarrenen titulartasuneko sare sozialetarako edo profesionaletarako esteken kasuan, sare bakoitzaren erabilera-baldintzak hartu beharko dira kontuan.

Tratamenduaren arduradunak ez du inolako erantzukizunik izango webgune honen edukiak eta utilitateak erabiltzean sor daitekeen edozein ondorio edo kalte-galerarengatik, kalte informatikoak eta birusak edo edozein software gaizto sartzea barne. Tratamenduaren arduradunak ezin du ziurtatu webgunean erabiltzaileen sistema fisikoetan edo logikoetan aldaketak eragin ditzaketen hirugarrenek sartutako birus edo bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik, baina eskura duen guztia egiten du hori gerta ez dadin.

Tratamenduaren arduradunak eskubidea izango du noiznahi aldatzeko edo ezabatzeko webgune honen diseinua, konfigurazioa eta informazioa, aurretik abisurik eman beharrik gabe eta arrazoitu gabe, egoki iruditzen bazaio eta bere irizpidearen arabera beti. Tratamenduaren arduradunak ez du inolako erantzukizunik izango aldaketa horiek eragin ditzaketen kalteengatik. Dena dela, eskura dituen baliabideak erabiliko ditu aldaketa horien berri emateko erabiltzaileei.

Jabetza intelektuala

Webgune honen eta webgunearen elementuen (hala nola orrialdeak, atalak, egitura, apartatuak, itxura, diseinua, pantailak, informazioa eta utilitateak, datu-baseak, iturburu-kodea, testuak, argazkiak, irudiak, soinua, audioak, bideoak, animazioak, aurkezpenak, kolore-konbinazioak, produktuak eta zerbitzuak, markak, logotipoak, leloak, metadatuak, etab.) jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak, bai eta ustiatzeko eskubide guztiak ere, tratamenduaren arduradunari eta ez beste inori dagozkio.

Webgunean sartzeak edo nabigatzeak ez du inola ere esan nahi Electrónica y Carretillasek bere jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei uko egiten dienik, transmititzen dituenik edo erabiltzaileari lizentzia oso edo partzialik ematen dionik.

Debekatuta dago kopiatzea, erreproduzitzea, deskargatzea, banatzea, merkaturatzea, komunikazio publikoa egitea, eraldatzea edo webgune honen edukiekin eta utilitateekin egin daitekeen beste edozein jarduera egitea, tratamenduaren arduradunaren berariazko eta idatzizko baimen espresurik ezean.

Debekatuta dago webgunea edo webgunearen edozein eduki erabiltzea Adimen Artifizialerako datuak bildu edo haren tresnak elikatzeko, Electrónica y Carretillasen berariazko eta idatzizko baimenik ezean.

Erabiltzaileak bere gain hartzen du webgunearen titulartasuna eta edukiak kalte ditzakeen ezer ez egiteko konpromisoa. Web orri honen informazioa baimenik gabe erabiltzen bada, edo Electrónica y Carretillasen edota beste titular batzuen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei kalte-galerak eragiten bazaizkie, legerian jasotako eginbideak jarriko dira abian, eta dagozkion erantzukizunak eskatu, hala badagokio, ekonomikoak barne.

Indarraldiak eta aldaketak

Electrónica y Carretillasek beretzat gordetzen du baldintza hauek bere irizpidearen arabera aldatzeko eskubidea, bai lege-aldaketetara egokitzeko, bai beste era bateko eguneratzeak edo hobekuntzak egiteko. Aldaketa horiek webgunean argitaratzen direnetik aurrera izango dute balioa. Erabiltzaileekiko harremana arautuko da webgunera sartzeko unean indarrean diren arauen arabera. Horregatik, Electrónica y Carretillasek gomendatzen dizu baldintza hauek berrikustea webgunera sartzen zaren bakoitzean.

Jurisdikzioa

Electrónica y Carretillasen eta erabiltzailearen arteko harremana arautuko da legeria aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera. Nolanahi ere, araudiak aldeei foru baten mende jartzeko aukera ematen dien kasuetan, tratamenduaren arduraduna eta erabiltzailea jarriko dira Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegien mende, eta uko egingo diote espresuki beste edozein foruri.

Electrónica y Carretillasek aurre egingo dio baldintza hauen edozein ez-betetzeri, bai eta bere webguneko edukiak eta utilitateak bidegabe erabiltzeari ere, eta zuzenbidez dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak abiaraziko ditu, ekonomikoak barne.