Gu
Gure historia
1982az geroztik karretila jasotzaileen munduan egin dugun ibilbide profesionalak aitzindari egin gaitu sektorean Gipuzkoan.
Toyota Material Handing kontzesionario ofiziala gara. Toyota markaren ordezkari izateak ospea eta esperientzia eman dizkigu. Ez alferrik, munduko lehen marka da materialen manipulaziorako produktu berriak eta kalitate handikoak sortzen. Horregatik, ziur gaude kalitate bikaineko eta puntako teknologiako produktuak eskaintzen ditugula. Zerbitzu eta soluzio eraginkorrez gain.
Gure lantalde teknikoko kideek gaitasun handia dute beren zereginean, eskarmentu luzea sektorean, eta etengabeko formakuntza, eta behar duten zerbitzua ematen diote bezero bakoitzari.
Gure instalazioak
Tresneria egokia dugu berehala erantzuteko gure bezeroen beharrei, zerbitzuaren kalitatea jarrita ororen gainetik.
Gainera, gure ordezko piezen biltegia gai da edozein konponketa-premiari erantzuteko, oso epe laburrean, ahalik eta eragozpenik txikiena sortuz bezeroaren eguneroko lanean.
Flotak kudeatzeko gure sistemak aukera ematen digu hodeira konektatutako makina bakoitzaren errendimendua neurtzeko, aztertzeko eta maximizatzeko, eta salmenta-ondoko zerbitzu egoki eta berehalako bat ematen dugu horri esker.
Horregatik guztiagatik, gure bezeroek badakite egin behar duten gauza bakarra dela karretila jasotzailea beren lanean erabili, gu arduratuko garelako haren funtzionamendu egokiaz.