Eskatu aurrekontua Dei iezaguzu

Pribatutasun politika

Electrónica y Carretillas SLren webgunearen pribatutasun-politika eta datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Tratamenduaren arduraduna

Datuen babesari buruzko araudiari jarraiki, Electrónica y Carretillas SL enpresa (aurrerantzean, “Electrónica y Carretillas” edo “Enpresa”) da bere webgune ofizialetan, aplikazio mugikorretan (“app-ak”) eta sare sozialetan eta profesionaletan egiten den datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna (erabiltzaileak, informazio-eskatzaileak, komunikazio-harpidedunak, etab.).

  • Tratamenduaren arduraduna: Electrónica y Carretillas SL; aurrerantzean “Electrónica y Carretillas”.
  • NIF: ES-B20076485
  • Helbidea: Paseo Ubarburu, 76
  • Udalerria: 20115 Astigarraga (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943456292
  • Posta elektronikoa: info@electronicaycarretillas.com
  • Webgunea: www.electronicaycarretillas.com

Legeria aplikagarria

Honako hau da datu pertsonalak babesteari dagokionez Electrónica y Carretillasek egiten dituen tratamenduei aplikatu beharreko oinarrizko araudia:

  • 2016/679 EB Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (“DBEO”).
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa (“DPBEDBLO”).
  • Horiek osatzeko eta garatzeko arauak.

Webguneak identifikatzea eta sare sozialetan agertzea.

Electrónica y Carretillasen webgune ofiziala: www.electronicaycarretillas.com.

Electrónica y Carretillasen kanal ofiziala Linkedinen: https://es.linkedin.com/company/electronica-y-carretillas.

Aurrerantzean, pribatutasun-politika honetan, besterik adierazi ezean, “webgunea” deituko zaie Electrónica y Carretillasen webgune ofizialari, “app”-ei eta enpresaren sare sozialetako eta profesionaletako kanal ofizialei.

Webguneak identifikatzea eta sare sozialetan agertzea.

Datu Pertsonalak Babestearen alorrean indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie Electrónica y Carretillasen webgunearen, app-en edo sare sozialetako eta profesionaletako kanal ofizialen bidez (posta elektronikoa, formularioak, mezuak, informazio-buletinetako harpidetzak, etab.) emandako datu pertsonalak, edo horiek erabiliz lortutakoak, gorde egingo direla Electrónica y Carretillasen datuak tratatzeko sistemetan.

Honako hauek dira Electrónica y Carretillasen webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak:

  1. BEZEROAK ETA WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK Helburua: Makineria industrialaren alokairua, salmenta eta mantenimendua, ordezko piezak (karretilak) eta horiei loturiko jarduerak. Oinarri juridikoa: Gure produktuak eta zerbitzuak kudeatzeko behar diren datuen tratamendua (“kontratu” edo “kontratu aurreko” harremana, DBEOren 6.1.b artikuluaren arabera). Hartzaile posibleak: Legeak ezarritakoez gain, datuak ez zaizkio inori emango, eskatutako produktu edo zerbitzuak merkaturatzeko edo entregatzeko faseren batean esku har dezaketen Electrónica y Carretillasen hornitzaileei izan ezik. Eskubideak: Kontsultatu “Pertsona interesdunen eskubideak” atala.
  2. INFORMAZIO-ESKATZAILEAK Helburua: Interesdunekin eta horiekin lotutako pertsonekin harremanetan jartzeko, kontsultatzeko eta komunikatzeko tresnak ematea. Informazio- eta aurrekontu-eskaerei erantzutea. Oinarri juridikoa: Interesdunaren baimena (DBEO, 6.1.a), datuak helburu hauekin ematen dituenean, “Kontaktua” inprimakiak edo antzekoak betez, eta pribatutasun-politika onartzeko laukiak aktibatuta. Hartzaile posibleak: Ez da aurreikusten datuak inori ematea. Eskubideak: Kontsultatu “Pertsona interesdunen eskubideak” atala.
  3. NEWSLETTER-HARPIDEDUNAK ETA INFORMAZIO-MEZUEN HARTZAILEAK Helburua: Gure produktu, zerbitzu eta jarduerei buruzko komunikazio informatiboak eta komertzialak bidaltzea. Oinarri juridikoa: Interesdunaren baimena (DBEO, 6.1.a), datuak helburu hauekin ematen dituenean, “newsletter”-aren harpidetza eginez, edo jakinarazpen-mota hau jasotzea onartzeko laukiak aktibatuta. Hartzaile posibleak: Ez da aurreikusten datuak inori ematea. Komunikazio gehiago ez jasotzeko eskubidea: Informazio-buletinetara edo antzekoetara harpidetuz gero, erabiltzaileek noiznahi eskatu ahal izango dute baja, eskaera bidalita info@electronicaycarretillas.com helbide elektronikora edo Electrónica y Carretillasek horretarako jarritako beste edozein bitarteko erabilita; hala nola “Baja eman” edo “Unsubscribe” izeneko mekanismoa, informazio-buletinen amaieran. Beste eskubide batzuk: Kontsultatu “Pertsona interesdunen eskubideak” atala.
  4. WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK Helburua: Enpresaren jarduerei eta egitasmoei, edo parte hartzen duen ekimenei, buruzko informazioa ematea, antolatzea eta zabaltzea, bai eta hirugarren pertsonen eta erakundeen iritzi eta balorazioei buruzkoa ere. Oinarri juridikoa: Electrónica y Carretillasen interes legitimoa (DBEO, 6.1.f) bere produktuak, zerbitzuak eta jarduerak ezagutarazteko. Hartzaile posibleak: Ez da aurreikusten datuak inori ematea, iritzi eta balorazioak argitaratzea edo zabaltzea izan ezik. Eskubideak: Kontsultatu “Pertsona interesdunen eskubideak” atala.
  5. WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK (TRAFIKOAREN ANALITIKA ETA ERABILERA) Helburua: Gure webguneen erabilera kudeatzea eta aztertzea. Oinarri juridiko nagusia: Electrónica y Carretillasen interes legitimoa (DBEO, 6.1.f) bere webgunearen funtzionamendua ezagutarazteko eta kudeatzeko. Oinarri juridiko espezifikoa: Interesdunaren baimena (DBEO, 6.1.a), datuen analisia oinarritzen denean cookie analitikoen, publizitatekoen edo antzeko teknologien erabileran. Cookieak erabiltzea onartuz ematen da baimen hori. Hartzaile posibleak: Ez da aurreikusten datuak inori ematea. Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatzeko edo ezeztatzeko eskubidea: Erabiltzaileak eskura izango ditu une oro “Cookieak konfiguratzea” tresnak bere nabigatzailean eta webgunean. Beste eskubide batzuk: Kontsultatu “Pertsona interesdunen eskubideak” atala.
  6. WEBGUNEAREN BIDEZ ENPLEGUA ESKATZEN DUTEN PERTSONAK Helburua: Electrónica y Carretillasen lan egiteko interesa duten pertsonei kontaktu-, kontsulta- eta komunikazio-tresna bat ematea, eta enpresaren hautaketa-prozesuetan parte hartzera gonbidatzea, hala badagokio. Oinarri juridikoa: Hautagaitzak kudeatzeko (DBEO, 6.1.b) eta webgunea erabiltzeari begira interesdunaren baimena kudeatzeko (DBEO, 6.1.a) behar diren datuen tratamendua, Hartzaile posibleak: Enpresarako langileak hautatzeko prozesuak egin daitezke enpresa barruan edo Electrónica y Carretillasek horretarako kontratutako kanpoko enpresen bidez. Eskubideak: Kontsultatu “Pertsona interesdunen eskubideak” atala.

Datuak gordetzeko epea

Emandako datu pertsonalak gordeko dira jaso diren helburua betetzeko eta sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran, edo aplikatu beharreko araudiak kasu bakoitzean ezarritakoan (kontabilitate-araudia, fiskala, merkataritzakoa, etab.), eta epe hori igarota ezabatu egingo dira. Nolanahi ere, konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak hartuko dira.

Interesdunen eskubideak

Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (sartzea, zuzentzea, ezabatzea, tratamendua mugatzea, eramatea eta aurka egitea), bai eta emandako baimenak kendu edo gai honi buruzko beste edozein eskaera egin ere, idatzi bat bidalita Electrónica y Carretillasera (Ubarburu pasealekua 76, 20115 Astigarraga, Gipuzkoa), 943456292 telefonora deituta edo info@electronicaycarretillas.com helbide elektronikoa erabilita.

Eskaerari erantsiko zaio eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiri baten kopia. Eskaera lege-ordezkari batek eginez gero, eskaerari erantsiko zaio, eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopiaz gain, ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiri edo froga bat.

Eskaeraren erantzunarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo behar duzu: www.aepd.es

Datu pertsonalak biltzea

Electrónica y Carretillasek ez du datu pertsonalik eskatzen bere webgunera sartzeko. Hala ere, webgunearen formulario batzuek (“Kontaktua”, “Aurrekontua”, “Gurekin lan egin”, etab.) erabiltzailearen datu pertsonalak eska ditzakete, identifikazio- edo kontaktu-datuak gehien bat. Erabiltzaileak libreki eta bere borondatez ematen ditu datu pertsonalak. Electrónica y Carretillasek soil-soilik eskatzen du eskatutako zerbitzurako behar den informazio pertsonala, ez gehiago.

Edozein eduki-mota (datuak, dokumentuak, planoak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) bidali/sartzen duen erabiltzaileak adierazi eta ziurtatzen du hori egiten duela kontuan harturik bai hemen jasotako baldintzak bai indarrean dagoen legeria. Inoren datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak adierazten du haren baimena duela, datuak erabiltzeko baimen espresu eta frogagarria. Debekatuta dago inoren datuak sartzea haren baimen espresurik gabe.

Erabiltzailea da erabilitako datuen egiazkotasunaren, zuzentasunaren eta tratamendu legitimoaren erantzule bakarra, eta Electrónica y Carretillasek ez du inolako erantzukizunik alde horretatik. Erabiltzaileek beren gain hartzen dute erabilitako datu pertsonalen zehaztasunaren eta benetakotasunaren erantzukizuna, eta konpromisoa hartzen dute datu horiek eguneratuta edukitzeko.

Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak betetzen ez badira edo oker betetzen badira, litekeena da Electrónica y Carretillasek ezin erantzutea erabiltzailearen eskaerari.

Electrónica y Carretillasek modu egokian jasoko ditu datu pertsonalak, bere webgunean jasotako helburu, erabilera, zerbitzu edo prestazioen arabera, modu zehatz, esplizitu eta legitimoan. Beraz, ez da inola ere erabiliko baliabide iruzurtirik, desleialik, legez kontrakorik edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jar ditzakeen baliabiderik.

Webgune honen bidez informazioa bidaltzeak berekin dakar nahitaez baimen espresua ematea pribatutasun-politika honetan eta webgunearen erabilera-baldintzetan azaldutako datuen tratamendurako.

Datuen tratamendu espezifikoak: Adingabeen datuak

Electrónica y Carretillasen produktuak, zerbitzuak eta jarduerak ez dira adingabeentzat. Gure produktu edo zerbitzu batzuk bereziki adingabeentzat izango balira, Electrónica y Carretillasek baimena eskatuko lieke gurasoei edo lege-tutoreei, haien datu pertsonalak jasotzeko edo erabiltzeko.

Electrónica y Carretillasek erabiltzaileei gomendatzen die kontsulta ditzatela haur eta gazteen datu pertsonalak babestearen inguruan kontrol-agintariek sortu dituzten edukiak eta materialak. Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) aurki daiteke Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren webguneetan.

Datuen tratamendu espezifikoak: enplegu-eskatzaileak

Datu pertsonalak babesteari buruzko araudiaren arabera, Electrónica y Carretillasen lan egiteko curriculuma formularioen, posta elektronikoaren, sare sozial edo profesionaletako kanalen edo antzeko sistemen bidez bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio bere enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak gorde egingo direla “Curriculumak eta Pertsonal Hautaketa” izeneko gure datu tratamenduan.

Pertsona horren datuak erabili ahal izango dira Electrónica y Carretillaserako langileak hautatzeko prozesuetan, enpresa barruan eginikoetan edo kanpoko enpresek antolatutakoetan.

Electrónica y Carretillasek urtebete inguru gordeko du curriculuma. Denbora hori igarota, suntsitu egingo dira datuak, konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren segurtasun-neurriak hartuta.

Ados ez bazaude aipatutako zerbaitekin, faborez, jakinarazi lehenbailehen, idatziz. Era berean, zure daturen bat aldatuz gero, esaguzu.

Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuetara sartzea, ezabatzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, eramatea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honen inguruko edozein eskaera egin ere, pribatutasun-politika honen “Interesdunen eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.

Datuen tratamendu espezifikoak: erregistroak eta harpidetzak

Datu pertsonalak erabiltzea dakarten informazio-buletinetara edo antzekoetara harpidetuz gero, erabiltzaileek noiznahi eskatu ahal izango dute horietan baja, eskaera bidalita info@electronicaycarretillas.com helbide elektronikora edo Electrónica y Carretillasek horretarako jarritako beste edozein bitarteko erabilita; hala nola “Baja eman” edo “Unsubscribe” izeneko mekanismoa, informazio-buletinen amaieran.

Sare sozialetarako eta profesionaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako, sare profesionaletarako eta kanpoko webgune eta kanaletarako estekak izan ditzake. Electrónica y Carretillasek ez du inolako erantzukizunik izango esteka bidez lotutako webgune horiei dagokienez. Electrónica y Carretillasen sare sozialetara edo profesionaletara, edota kanpoko webgune eta kanaletara, webgune honetako esteketatik edo beste edozein modu erabiliz sartzen den erabiltzaileari jakinarazten zaio erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookie-politikak eta edozein baldintza edo araudi daudela sare sozial edo profesional edota webgune eta kanal horien erakunde arduradunen mende, inoiz ez Electrónica y Carretillasen mende.

Electrónica y Carretillas sare sozialetan eta profesionaletan

Electrónica y Carretillasek profilak izan ditzake sare sozialetan eta profesionaletan, bere produktu, zerbitzu eta jardueren berri emateko helburu nagusiarekin. Kanal hauen bidez eskainitako argitalpenak orientagarriak izango dira.

Enpresaren profiletan bere profilarekin erregistratzean, erabiltzaileak baimena ematen dio Electrónica y Carretillasi bere datu pertsonalak pribatutasun-politika honen arabera erabiltzeko.

Erabiltzaileak bere borondatez Electrónica y Carretillasen sare sozialen edo profesionalen bidez emandako informazioa eta datu pertsonalak helburu hauekin erabil daitezke: erabiltzailearekin harremanetan jartzea eta haren kontsultei eta eskaerei erantzutea; komunikazio informatiboak eta komertzialak bidaltzea; ekitaldiak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzea; erabiltzaileak Electrónica y Carretillasi buruz eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzea; eta, oro har, enpresak sare sozialetan eta profesionaletan duen presentzia kudeatzea.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Electrónica y Carretillasen sare sozialetako eta profesionaletako kanalen bidez argitaratutako informazioak eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, planoak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo bestelako materiala) egongo direla sare sozial eta profesional horien beste erabiltzaile batzuen eskura, eta sare horien bisitariek ikusi, komentatu eta partekatu ahal izango dituztela, libreki, sare sozial edo profesional bakoitzak ezarritako baldintzetan.

Sare sozial edo profesional bakoitzaren erabiltzaile-profilaren konfiguraziotik, erabiltzaileak konfigura dezake kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa, eman dituen baimenak ikusi, baimen horiek ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial edo profesional bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen erantzukizuna eta ez beste inorena izango da bere argitalpenek indarrean dagoen legeria, dagokion sare sozialaren edo profesionalaren eta Electrónica y Carretillasen erabilera-arauak eta pribatutasun-politikak betetzea, eta enpresak ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileen argitalpenei dagokienez. Electrónica y Carretillasek alde bakarreko erabakiz eta aurretik jakinarazi gabe ezabatu ahal izango ditu edukiak, baldin eta uste badu urratu egiten dituztela indarrean dagoen legeria, erabilera-arauak eta pribatutasun-politikak, edo desegokiak direla.

Electrónica y Carretillas beste profil batzuen jarraitzailea izan daiteke, Linkedinen eta beste sare sozial edo profesional batzuetan, baina horrek ez du esan nahi haiekin inolako loturarik duenik. Era berean, Linkedinen eta beste sare sozial edo profesional batzuetako erabiltzaileak izan daitezke Electrónica y Carretillasen kanal ofizialen jarraitzaileak, baina horrek ez du esan nahi inolako loturarik dagoenik.

Electrónica y Carretillasek eskubidea izango du bide horietatik jasotako mezuei edo iruzkinei ez erantzuteko. Electrónica y Carretillasek noiznahi eta aurretik jakinarazi gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetako argitalpenak.

Sare sozial edo profesional bateko jarraitzaile bazara edo “Atsegin dut” botoia klikatzen baduzu (edo antzeko utilitateak), baimena ematen duzu zure datu pertsonalak sare sozial edo profesionalaren ingurunean tratatzeko, haren pribatutasun-politiken arabera, Electrónica y Carretillas kontaktu-zerrendan dauden datuetara sartzeko, eta haren argitalpenak, komertzialak barne, zure abisu eta jakinarazpenetan agertzeko.

Electrónica y Carretillasen sare sozialetako edo profesionaletako kanal ofizialen jarraitzaile izateari uzteko, sare bakoitzaren tresnak erabili behar ditu pertsona erabiltzaileak.

Segurtasun-neurriak

Bere datu-tratamenduetako datu pertsonalak erabiltzean, Electrónica y Carretillasek hartuko ditu behar diren neurri teknikoak eta antolakuntza-mailakoak, datuen segurtasunari begira, daturik ez galtzeko edo baimenik ez duen inork daturik ez aldatzeko, tratatzeko edo eskuratzeko, kontuan izanik aurrerapen teknologikoak, gordetako datuen izaera eta haiei loturiko arriskuak, giza jardueratik edo ingurune fisiko edo naturaletik etor litezkeenak, aintzat harturik datu pertsonalen tratamenduen segurtasun-neurrien arloan aplikatzekoa den legeria. Hala ere, erabiltzaileei jakinarazten zaie segurtasun informatikoko neurriak ez direla hutsezinak, legez kanpoko esku-hartzeak edo bidegabeak gerta daitezkeela, eta kasu horretan enpresak ez lukeela inolako erantzukizunik.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, webgune honek erabiltzen du konexio-geruza seguruko protokoloetan oinarritutako enkriptazio-teknologia (https), nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

Segurtasun-arrakalak

Erabiltzaileak berehala jakinarazi behar dio Electrónica y Carretillasi webgunean, eremu pribatuetan, sarbide-gakoetan edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna edota webgunearen beraren funtzionamendua arriskuan jar dezakeen beste edozer elementutan detekta dezakeen edozein gorabehera, segurtasun-arrakala edo sarbide bidegabe edota baimenik gabea.

Ahal dela, jakinarazpen horiek egingo dira 943456292 telefonoa edo info@electronicaycarretillas.com helbide elektronikoa erabilita.

Konfidentzialtasun-betebeharra

Electrónica y Carretillasen eginkizuna da webgunearen erabiltzaileen pribatutasuna eta datu pertsonalak babestea. Datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira, araudi hau beteta.

Indarraldia eta aldaketak

Electrónica y Carretillasek eskubidea izango du bere pribatutasun-politika bere irizpidearen arabera aldatzeko, lege- edo jurisprudentzia-aldaketetara egokitzeko. Electrónica y Carretillasek aldaketaren bat egiten badu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko da, erabiltzaileak kontsultatu ahal izan dezan. Nolanahi ere, erabiltzaileekiko harremana arautuko da webgunera sartzeko unean indarrean diren arauen arabera. Horregatik, Electrónica y Carretillasek gomendatzen dizu pribatutasun-politika hau berrikustea webgunera sartzen zaren bakoitzean.

Jurisdikzioa

Electrónica y Carretillasen eta erabiltzailearen arteko harremana arautuko da legeria aplikagarriari eta jurisdikzio eskudunari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera. Nolanahi ere, araudiak aldeei foru baten mende jartzeko aukera ematen dien kasuetan, Electrónica y Carretillas eta erabiltzailea jarriko dira Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegien mende, eta uko egingo diote espresuki beste edozein foruri.

Electrónica y Carretillasek aurre egingo dio pribatutasun-politika honen edozein ez-betetzeri, bai eta bere webguneko edukiak bidegabe erabiltzeari ere, eta zuzenbidez dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak abiaraziko ditu, ekonomikoak barne.