Alokairu-aukerak
Behar duzun karretila behar duzun unean.
Gure alokairu-zerbitzuak eskura jartzen dizkizu Toyota etxearen kalitatea, fidagarritasuna eta errendimendua. Liderrak gara munduan sektorean.
Gainera, hainbat alokairu-aukera eskaintzen dizkizugu, zure behar operatibo eta finantzarioetara egokituta. Karretila onenetarako zerbitzurik onena izango duzu, aholkularitza pertsonalizatuarekin eta alokairu-ondoko arreta-zerbitzuarekin.
1 egunetik 7 urtera
MALGUA
EGOKITUA
EKONOMIKOA
Alokairu-premia guztiei erantzun nahi diegu, eta malgu jokatzen dugu horregatik. Edozein makina aloka dezakezu, 1 egunetik 7 urtera bitartean. Karretila baten bila bazabiltza, gure lantaldeak lagunduko dizu aukeratzen zure enpresarako produkturik aproposena eta alokairu-mota egokiena.
Epe luzeko alokairua
70.000 karretila baino gehiago ditugu gure Flota Nagusiaren Alokairu Planean. Plan honen helburua da zure enpresaren behar nagusiari erantzutea. Behar duzun karretila-flota hauta dezakezu: bai karretila erabat berriak bai bigarren eskuko makinak. Plan honi esker, alokairu-prezio benetan lehiakorra lortuko duzu, gehienez 7 urterako alokairu-epe finko bat aukeratuta.
Epe laburreko alokairua
Unean-uneko behar bat duten edo flotaren tamaina aldi jakin batez egokitu behar dutenentzat sortutako plana.Aukeratu ahal izango duzu gure karretila kontrapisatuen eta barrualdeko ekipoen aukera zabalaren artean. Denbora-tarte jakin baterako alokatzea (egun bat, hilabete batzuk…), eta epe hori aldatzea, zure beharrak aldatuz gero. Gure lantaldeak zerbitzu azkar eta egokitu bat emango dizu.
Zer abantaila ditu gurekin alokatzeak?
Kalitatezko ekipamendua, finantza-laguntza eta aholkularitza, zerbitzu erabatekoa eta malgutasun operatiboa.
Azterketa teknikoak programatzen ditugu, piezak enkargatu, eta geure gain hartzen dugu karretilaren funtzionamendu egokiaren ardura.
Zuk alokatutako karretilen funtzionamendu-denborak bermatzen ditugu. Matxurarik izanez gero, karretila zerbitzu teknikora eraman eta ordezko makina bat utziko dizugu, aurrez adostutako epe batean.
Gure alokairuko karretila bat aukeratzen baduzu, gure laguntza operatiboa izango duzu.
Gure alokairu-plan guztiak globalak dira; hau da, ez zaizu ustekabeko fakturarik iritsiko, ustekabeko kalteek sortutakoak izan ezean.
Gure alokairuko karretila guztiek mantentze-lan zorrotza dute, gure Zerbitzu Osoko Kontratuen bidez. Beraz, eskura izango dituzu karretila fidagarrienak eta Europa osoan dugun zerbitzu integraleko azpiegituraren laguntza.