Eskatu aurrekontua Dei iezaguzu

Gure produktuak

Pilagailu elektrikoak

Gure produktuak > Pilagailu elektrikoak

Pilagailu konpaktuak eta maniobragarriak

Erabilera askotarako aukerak, diseinu seguru, iraunkor eta konpaktuarekin, merkantzia arin eta pisutsuak pilatzeko lanetarako. Errendimendu eta efizientzia handiagoa eskaintzen dute garraio horizontalean, eskarien prestakuntzan eta kargak apalategi altuetara altxatzean. Berme gehigarriko modeloak ere badaude (azalera irregularretarako, palet itxiak manipulatzeko eta karga bikoitzetarako). Karretila honek fabrikaziotik dakar osagai telematikoa, eta karretila adimendun bihurtzen du horrek, hodeira konektatu eta lana monitorizatzeko.

Distantzia luzeko/errendimendu handiko pilagailuak

Gama oso produktiboa, distantzia luzeetarako plataformari esker. Beren klaseko altxatze-altuera eta hondar-edukiera onenak dituzte, eta behar besteko tamaina konpaktua, leku txikietara sartzeko. Berme gehigarriko modeloak ere badaude (azalera irregularretarako, palet itxiak manipulatzeko eta karga bikoitzetarako). Karretila honek fabrikaziotik dakar osagai telematikoa, eta karretila adimendun bihurtzen du horrek, hodeira konektatu eta lana monitorizatzeko.

Pilagailu malguak

Pilagailu baten tamaina konpaktua eta karretila erretraktil baten malgutasuna konbinatzen dituzte. Masta erretraktilez hornituak, hainbat motatako paletak manipulatzeko gaitasuna dute. Espazioa aurrezteko eta efizientzia handitzeko diseinatuak. Karretila honek fabrikaziotik dakar osagai telematikoa, eta karretila adimendun bihurtzen du horrek, hodeira konektatu eta lana monitorizatzeko.

Intentsitate handiko pilagailuak

Gidaria igota eta eserita. Intentsitate handiko pilaketa-lanetarako diseinatuak, babes eta segurtasun handiagoa eskaintzen dute. Oso erosoak gidariarentzat, bi norabideetan. Berme gehigarriko modeloak ere badaude (azalera irregularretarako, palet itxiak manipulatzeko eta karga bikoitzetarako).

Zer nahiago duzu: aukerako karretila bat eskuratu edo karretila bat alokatu?

Era guztietako karretilak eskaintzen ditugu, den-denak gure Toyota Production System (TPS) estandarren arabera. Zure beharrak edozein direla ere, zure negoziorako karretilarik egokiena aurkituko dugu. Gu arduratuko gara karretilen mantentze-lanaz.